Udal eta foru hauteskundeak 2023

Jon Ander Azpiroz: "Herritarrez osatutako talde bat egin dugu, herriarentzako eta herritarrentzako onena nahi duena; horretan jardungo dugu"

Erredakzioa

EAJren alkategaiak Karkara.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 25 guztira. Arratsaldean, Noemi Ostolazaren txanda izango da.

EAJren alkategaia Karkarako egoitzan izan da eguerdian, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitala egiten. Hain zuzen ere, herritarrek bidalitako 25 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakurri daiteke elkarrizketa digital osoa.

Honekin, bukatutzat eman dira Aiako alkategaiei eginiko elkarrizketa digitalak. Arratsaldean, EAJren alkategaia den Noemi Ostolazaren txanda izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide