Roman Berloso Aiako Batzarre Burujabetzako alkategaia Karkarako egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Karkara.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Berlosok; guztira, zortzi galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.
Bihar, Aitor Arregiren EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da; 15:00etan hasiko da galderak erantzuten. Hemen egin daitezke galderak. Etzi, asteazkena, Jon Ander Azpiroz EAJren alkategaia izango da galderak erantzuten Karkarako egoitzan. Hari galderak bidaltzeko, honako lotura honen bidez egin beharko da.