Udal eta foru hauteskundeak 2023

Aiako EH Bilduk aste honetan egingo ditu auzoetako bilerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Aiako EH Bildu taldea. (Utzitakoa)

Aiako EH Bilduk pasa den astean bertan behera utzi zituen auzoetako bilerak, Orion gertatutako "gertakari tamalgarriaren" aurrean. 

Orion aurreko astean izandako hilketa matxistaren aurrean, Aiako EH Bilduk bertan behera utzi zituen bilerak aste honetan egingo dituztela jakinarazi du kolazioak. Hona hemen aste honetako agenda:
- Gaur, astelehena, Urdaneta auzoan, 19:00etan.
- Bihar, asteartea, Andatza auzoan, 19:00etan.
- Maiatzaren 24a, asteazkena, Elkano auzoan, 20:00etan.
- Maiatzaren 25a, osteguna, Santio Erreka auzoan, 19:00etan.
- Maiatzaren 26a, ostirala, Aiako kaskoan, 18:00etan. Hori izango da kanpainako azken ekitaldia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide