Aiako EH Bilduk bertan behera utzi du gaur Andatzan egitekoa zen auzo bilera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orion atzo arratsaldean egindako elkarretaratze jendetsua. (Jabi Gonzalez Toston)

Orioko erailketa matxista gaitzesteko, bihar Aian egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak Aiako EH Bilduk.

"Kezka eta ardura" adierazi du Aiako EH Bilduk Orion asteartean izandako erailketa matxistagatik, eta hauteskunde kanpainan egonda ere, "ezinbestekoa" iruditzen zaie "indarkeria matxistaren aurkako salaketara batzea".

Horregatik, Emakumeen Mundu Martxaren protokoloari jarraituz, gaur arratsalderako deituta zuten Andatzako auzo bilera bertan behera utzi dute. Era berean, erailketa matxista gaitzesteko herriz herri antolatutako deialdietan parte hartzeko deia egin du koalizioak. Aian bihar 19:00 izango da hitzordua, eta bertara deitu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide