Andatzako Auzo Elkarteak, hitzaldi bat antolatu du hilaren 26an, ostiralarekin. Izan zeure osasun iturri izenburupean, giza nutrizio eta dietetikan espezializatua den Itxaso Erasun Gorostidik elikadura osasungarriaren inguruko azalpenak emango ditu.
Elkartean bertan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita eta ondoren, pintxo osasuntsuak ere izango dira dastatzeko.