Mikel Urdangarinek kontzertua emango du uztailaren 8an Aian, eta sarrerak salgai daude dagoeneko

Andrea Zipitria

Kultur etxean erosi daitezke sarrerak, baita internet bidez, hamar euroan.

Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du Aiako probalekuan, uztailaren 8an, larunbatarekin. 22:30ean hasiko da kantaldia. Aiako Udalak antolatu du kontzertua, eta bertatik jakitera eman dutenez salgai daude sarrerak dagoeneko, hamar euroan.

Aiako Kultur Etxean erosi daitezke sarrerak, baita internet bidez ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide