Aristerrazun saio bikoitza izan da aste honetan; igandeko betiko erromeriaz gain, astelehenean, maiatzaren lehenean jai eguna izanik saioa egin zuten. Elizagoien ahizpak igo ziren igandean oholtzara eta astelehenean Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga. Giro aparta izan zen bi egunetan, eta herritar asko gerturatu ziren.
Argazkiak: Andatzako Erromeria Elkartea