Udal eta foru hauteskundeak 2023

Auzo bilerak egingo ditu EAJk "herritarren kezkak eta ekarpenak biltzeko"

Andrea Zipitria 2023ko mai. 2a, 14:30

Bihar hasiko dira Urdanetan, eta maiatzaren 12ra arte zortzi bilera aurreikusten dituzte. Bilerak baliatuko dituzte, halaber, udal hauteskundeei begira prestatu duten programaren berri emateko.

Bihartik hasita Aiako EAJak bilerak egingo ditu auzoz auzo "herritarren ekarpenak eta kezkak" jasotzeko. Halaber, bilera horiek baliatuko dituzte udal hauteskundeei begira prestatu duten programa aurkezteko.

Bilera guztiak 19:00etan izango dira, Etxetabaila auzokoa izan ezik. Azken honetan, 19:30ean jarri dute hitzordua.

Hona hemen bilerak egunez egun:

Maiatzak 3, asteazkena: Urdanetako eskola etxean
Maiatzak 4, osteguna: Iruteaegia-Etxetabaila Altzuzelain.
Maiatzak 5, ostirala: Santio auzoko, 'Mutilardo'n.
Maiatzak 8, astelehena: Andatzan Auzoko Elkartean.
Maiatzak 9, asteartea: Laurgainen soziedadean.
Maiatzak 10, asteazkena: Elkanoko soziedadean.
Maiatzak 11, osteguna: Olaskoegia ta Arrutiegia, Errotako aparkalekuan.
Maiatzak 12, ostirala: Kurpidea eta kaskoko herritarrekin, kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide