Aristerrazun erromeria giroa pil-pilean izaten da igandero, eta asteburu honetan ere pandero eta eskusoinu txikiaren doinuek hartuko dute Andatza auzoko plaza. Oraingoan ordea saio bikoitza antolatu dute astebururako; igandeko erromeriaz gain, astelehenean, maiatzaren lehena eta jai eguna izanik saioa izango delako. Igandean Elizagoien Ahizpak igoko dira oholtzara eta astelehenean Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga. Ordutegia ohikoa izango da: 18:00etatik 21:00etara. Hala, Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saioetara gonbidatu ditu.