Andatzako auzo elkarteak ekimen mordoa antolatzen ditu urtean zehar auzoa girotzeko, eta maiatzaren 20rako Txakolin Bazkaria antolatu dute elkartean bertan. Otordu ederra egitea da asmoa, eta honakoa izango da menua: gildak, bisigua, txuleta, postrea, kafea eta kopa.
Bazkariaren prezioa 40 eurokoa izango da buruko. Maiatzaren 7a izango da bertan izena emateko azken eguna.