Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute astebururako Aiako Zingira kanpinean, gaurtik igandera bitartean. Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko ditu topaketak, eta horretarako familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.
Jaialdiko sarrerak salgai daude Zingirarte.eus atarian.