Igandean Elustondo anai-arrebek erromeria eskainiko dute Aristerrazun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 6a, 14:02

Aristerrazuko erromeria jendez beteta. (Ibon Errazu)

18:00etan hasiko da saioa eta 21:00ak arte luzatzea espero dute antolatzaileek.

Igandean erromeria izango da Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Oraingo honetan, Elustondo anai-arrebak igoko dira oholtzara bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. 18:00etan hasiko da saioa eta 21:00ak arte luzatzea espero dute Andatzako Erromeria Elkarteko kideek. Erromeria-zaleak igandeko saiora gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide