Aiako Txakolin Egunaren baitan, herri-kirol jaialdia egin zuten igande arratsaldean. Herriko pilotalekua jendez bete zen Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketa eta Lau Arroa Emakumezkoen Harri-Jasotze Txapelketako kanporaketa ikusteko. Aizkoran, hiru bikote aritu ziren lehian, eta Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Iñaki Azurmendi nagusitu ziren.
Bestetik, Lau Arroa Emakumezkoen Harri-Jasotze Txapelketako kanporaketan bederatzi harri-jasotzaile atera ziren plazara eta lau sailkatu ziren finalerako: Lur Errekondo, Maddi Gesalaga, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta.