Aiako Guraso Elkartearen eskertza gutuna

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Aiako hainbat guraso inauterietako jaialdian dantzan. (Aiora Larrañaga)

Aiako Lardizabal eskolako guraso elkarteak eskertza gutuna argitaratu du, inauterietan herrian antolatu zen festaren harira.

Aiako Lardizabal herri eskolako guraso elkartetik eskerra eman nahi dizkiegu herriko taberna, denda eta gazte asanbladari, inauterietan eskaini ziguten laguntzagatik. Eskolako haurren jaialdiarekin eta arratsaldean izan ziren kalejira eta pintxo-potearekin, eguna borobiltzea lortu genuen. Guztion parte-hartzeari esker izan zen hori.
Primerako eguna pasatu genuen eta eskerrik asko guztioi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide