Aiako hainbat herritarrek bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira herriko plazan antolatu den elkarretaratzean. 19:00etan egin dute elkarretaratzea, baina aurretik herriko haurrak ludotekan apaingarriak prestatu eta globoak puztu dituzte; horiek plazara aterata, morez jantzi dute enparantza.
Ekitaldia musikarekin eta manifestu bat irakurriz biribildu dute.
Mugimendu feministak, azken urteetan bezala, aurten ere zaintzan jarri du azpimarra gaurko deialdiak egiterakoan.