Sarrerak geratzen dira oraindik Huntzaren kontzerturako

Andrea Zipitria 2023ko mar. 8a, 12:30

Otsailaren 21ean jarri zituzten sarrerak salgai, eta gutxi batzuk geratzen dira oraindik ere. Larunbatean eskainiko dute kontzertua, Aiako probalekuan.

Huntza taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Aiako probalekuan. Otsailaren 21ean jarri ziren salgai emanaldirako sarrerak, eta batzuk geratzen dira salgai oraindik –prezioa da hamabi euro–. Esteka honetan eskura daitezke sarrerak, baita ere kultur etxean.

Huntza taldeak "etenaldi mugagabea" egingo duela iragarri du orain dela gutxi. Hain zuzen, hamar urteren ostean utziko dute oholtza, 2024ko otsailaren 3an Bilbao Arenan egingo duten "jai erraldoi" batekin. Beraz, Aiakoa izango da eskainiko duten azken kontzertuetako bat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide