Martxoaren 8ko egitaraua aurkeztu du Aiako Udalak

Andrea Zipitria 2023ko mar. 5a, 13:00

Datorren astean da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Aiako Udalak hainbat ekimen egingo ditu datozen egunetan.

Aiako Udalak Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako programa aurkeztu du. Egunaren harira, aste honetan hainbat ekintza izango dira.

EGITARAUA:
Martxoak 8, asteazkena
16:30etik 18:30era. Ludoteka orduan, haurrek materiala prestatuko dute plaza apaintzeko.

19:00etan. Elkarretaratzea plazan.

Martxoak 12, igandea
12:00etan. Luze edo Motz emanaldia, Kultur Etxean.

17:00etan. Moxie filmaren proiekzioa, Kultur Etxean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide