Luizi batek erabat moztuta utzi zuen Aia eta Zarautz lotzen dituen GI-634 errepidea atzo arratsaldean. Lurra, zuhaitzen bat edo beste, eta haitz handiak erori ziren errepidera.
Errei bat erabilgarri egon da atzo arratsaldetik gaur arte, baina Aiako Udalak KARKARAri adierazitakoaren arabera, jada guztiz irekita dago errepidea.