Kontzertu erlaxagarria eskainiko dute Iturraran Parketxean

Andrea Zipitria

Txefo Castell irundarrak, tresna harmoniko ezberdinekin kontzertu erlaxagarria emango du martxoaren 18an, Iturraran Parketxean. Egun berean, bi emanaldi egingo ditu eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.

 

Martxoaren 18an ekintza berezia izango da Iturraran Parketxean. Hain zuzen, Txefo Castell irundarrak kontzertua eskainiko du; tresna harmoniko ezberdinekin kantaldi erlaxagarria izango da. Hainbat tresna erabiliko ditu horretarako, Txefok. Besteak beste, ontzi tibetarrak, monokordea, shruti box eta gongak.

Egun berean bi kontzertu izango dira: bata eguerdian, 12:00etan eta bestea, arratsaldean, 18:00etan. Ordu eta erdiko iraupena izango dute saioek.

Parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide