Zine-emanaldia eskainiko dute etzi Aian

Andrea Zipitria

Bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa haurrentzat, eta bigarrena, berriz, helduei zuzendutakoa.

Igandean arratsaldean bi zinema saio eskainiko dituzte Aiako Kultur Etxean. Lehenengoa, haurrei zuzendutakoa izango da. Supermascotas proiektatuko dute, 16:15etik aurrera. Ondoren iritsiko da helduen txanda. 18:00etan Muerte en el Nilo ikusteko aukera edukiko dute herritarrek. Bi kasuetan, doakoa izango da sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide