Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Andatzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 20a, 09:19

Mus Txapelketa Aiako Santio Erreka auzoko jaietan.

Bikote irabazleak jardunaldiko sariaz gain, Euskal Herriko txapelketan aurrera egiteko txartela eskuratuko du.

Aiako Andatza auzoan, Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa bat jokatuko da, otsailaren 24an, datorren ostiralean. Andatzako Auzo Eskola elkartean izango da mus norgehiagoka 22:00etan hasita, baina izen-ematea 21:30ean irekiko dute, jardunaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Parte hartu nahi duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte izena ematerakoan, eta bikote irabazleak gazta batez eta bi ardo botilaz osatutako sariaz gain Euskal Herriko txapelketan aurrera egiteko txartela eskuratuko du. Lurraldekako finalak martxoaren 11n jokatuko dira, eta final handia, martxoaren 25ean Zornotzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide