Musika, dantza eta irudimena uztartu dituzte Aian, inauterietako festan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Haurrak ez ezik, gurasoak ere animatu dira jendaurrean dantza egitera. Hori da hori martxa!

Gaur arratsaldean inauteriak ospatzen ari dira Aian. Ohitura jarraituz, Lardizabal Eskolako haurrek ikuskizuna eskaini dute arratsalde hasieran, eta aurtengoan pelikuletako soinu bandetan oinarritutako dantzak eskaini dituzte probalekuan. Ikasleak ez ezik, gurasoak ere animatu dira jendaurrean dantza egitera, eta guztien artean musikaz, dantzaz eta irudimenez betetako saioa osatu dute. Bukatutakoan, guraso elkarteak antolatuta, txokolatea banatu dute pilotalekuan, eta disko festa ere izango da iluntzera arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide