Inauterietarako egitarau oparoa antolatu du Aiak

Andrea Zipitria 2023ko ots. 12a, 14:00

Eskolako haurren inauterietako emanaldia.

Datorren ostiralean, Lardizabal eskolako haurrek inauterietako ekitaldia egingo dute eta ondoren, txokolatada eta disko-festa izango dira probalekuan. Gaualdera, berriz, Zumai txarangak herriko kaleak girotzen ibiliko da, tabernetan pintxo potea egiten duten bitartean.

Datorren ostiralean, Inauteriak ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi izango dira arratsalde-iluntze aldera Aian. Eskolako haurren urteroko ekitaldiaz gain, berrikuntza gisa, 16:00etatik aurrera, txokolatada eta disko-festa izango dira probalekuan. Guraso Elkarteak antolatu ditu ekintzok, eta aurreratu dutenez, opari zozketa ere egingo da eskolako haurren artean.

Beranduxeago, 19:00 inguruan, herriko plazan elkartuko dira, eta pintxo potea hasi aurretik, opariak zozketatuko dituzte. Kasu honetan, heldu eta gaztetxoen artean. 19:30etik 21:30era, berriz, pintxo potean ibili dira herritarrak, Zumai txarangak lagunduta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide