Bertso afaria izango da gaur Andatzako auzo elkartean

Andrea Zipitria 2023ko ots. 10a, 13:20

Andatzako auzo elkartea.

Aritz Hernandez Larrume, Unai Mendizabal eta Iban Gorriti Beltza ariko dira bertsotan. Afariaren aurretik, poteotxoa egingo dute, auzoan bertan.

Andatzako auzo elkarteak bertso afaria antolatu du gaur gauerako, elkartean bertan. Aritz Hernandez Larrume, Unai Mendizabal eta Iban Gorriti Beltza ariko dira bertsotan. 21:00etan hasiko da afaria, baina aurretik poteotxoa egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide