Datorren asteazkenean, Nerea Mendizabal psikopedagogoak Familiako gatazka eta estresaren kudeaketarako hamar pilula izeneko hitzaldia eskainiko du Aian. Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak antolatu du saioa, eta 17:30ean hasita, kultur etxean izango dela jakinarazi dute. Hala, gaiarekiko interesa duten gurasoak hitzaldira gonbidatu ditu guraso elkarteak.