Inuzente Eguna izango da abenduaren 28an, eta hori aitzakia hartuta, Inuzente Afaria antolatu du, hurrengo egunerako, Aiako Gazte Asanbladak. Poteo musikatuarekin ekingo diote, 19:00etan. Ondoren, 21:00etan hasita, afaria egingo dute dema plazan; Euskal Parrilak prestatuko du afaria. Afariko menua izango da: entsalada, enbutidoa, oilaskoa, txerri sahieskia, sorbetea eta kafea. Edaria eta kafea ere emango dute. Guztia, 25 euroan.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, Iturriozenan. Horretarako azken eguna abenduaren 20a izango da.
Afalostean, berriz, festa luzatzeko aukera izango dute, DJ Olberren eskutik.