Hainbat astetako etenaren ondoren, bihar, igandea, erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan. 18:00etatik 21:00etara, izango da saioa, eta Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus igoko dira oholtzara. Antolatzaileek adierazi dute ez direla gertatu daitezkeen ezbeharren arduradun egingo.