Nerea Mendizabalek haur eta nerabeen emozioez jardungo du ostiralean Aian

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 9a, 09:00

Hitzaldia Aiako Kultur Etxean izango da, 17:00etan hasita. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Aiako Udalak antolatu dute hitzaldia, eta haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da.

Treba Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza ekimena da, eta gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea ditu helburu. Ekimen horren barruan, eta Aiako Udalarekin lankidetzan, Seme-alaben autoestimua elikatzen hitzaldia antolatu dute ostiral arratsalderako Aian. Nerea Mendizabal izango da hizlaria, kultur etxean izango da saioa, 17:00etan hasiko da eta doakoa izango da. Informazio gehiago behar duenak Aiako Kultur Etxera dei dezake, 943-13 09 24 telefono zenbakira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide