Egunez aldatu dute Belakoren Aiako kontzertua

Aitziber Arzallus

Urtarrilaren 14an izango da kontzertua, 22:30ean hasita, Aiako probalekuan. Lehengo sarrerek eta bonuek balioko dute data berrirako ere. 

Belako taldearen Aiako kontzertua egunez aldatu dute berriz ere. Hasiera batean, abenduaren 17rako iragarri zuten; gero, abenduaren 10era aurreratu zutela; eta orain, berriz, emanaldia urtarrilaren 14an izango dela. Ordua eta lekua lehengo berak izango dira: 22:30ean hasiko da kontzertua eta probalekuan izango da. Aurreko emanaldietarako sarrerak edo bonuak erosita zituztenek, ez daukate zertan kezkatu, data berrirako berdin-berdin balioko baitute. Eta oraindik sarrerarik ez dutenek, Aiako Kultur Etxean edo lotura honetan lor ditzakete, hamabost euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide