Aiako argazki erakusketa ikusteko azken aukera, bihar

Aitziber Arzallus

Aiako XVI. Argazki Lehiaketara aurkeztu dituzten 52 irudik osatzen dute kultur etxean dagoen erakusketa, eta bihar eguerdira arte egongo da ikusgai (11:30etik 13:30era). Herritarren boto gehien lortzen dituzten lanen egileek irabaziko dute lehiaketa.  

Aiako argazki erakusketa ikusi nahi dutenek, bihar dute azken aukera, 11:30etik 13:30era bitartean, Aiako Kultur Etxeko areto nagusian. Aiako XVI. Argazki Lehiaketara aurkeztu dituzten 52 irudik osatzen dute erakusketa, eta hura ikustera doazen herritarrek aukera dute gustukoenak zein dituzten adierazteko. Botorik gehien lortzen dituzten hamabi lanak datorren urteko egutegia egiteko erabiliko ditu Aiako Udalak, eta sei onenen egileek aparteko sari bana ere jasoko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide