Urdanetan ere Gau Beltza ospatu zuten astelehenean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Auzo elkarteak antolatuta, Gau Beltza ospatu zuten Urdanetako auzotarrek. Jai borobila antolatu zuten: gaztaina-jana eta afaria egin zituzten, eta Gau Beltza girotzeko Munstro Etxea ere ireki zuten, auzoko eskola etxean.

Aia herrigunean ez ezik, Urdanetan ere ospatu zuten Gau Beltza, pasa den astelehenean. Auzo elkarteak antolatu zuten ekimena, eta auzotarrek ederki pasa zuten hitzorduan. Arratsaldean, 17:00ak aldean, elkartu ziren frontoian eta gaztaina-jana egin zuten, musikaz girotuta, eta auzoko produktuen zozketa egin zuten, gainera. Iluntzean, 19:00etan, haurrei zuzendutako Munstro Etxea ireki zuten auzoko eskola etxean, eta eguna ondo bukatzeko, guztiek elkarrekin afaria egin zuten Izarra jatetxean.

(Argazkiak: Urdanetako Auzo Elkarteko kide Edurne Albizu Lizaso)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide