Aiako Ibarrola Goikoa baserriko Testaje Zentroan arraza anitzeko ganaduen hemeretzigarren enkantea egin zuten urriaren 23an, eta antolatzaileek orain adierazi dute aurreikuspenak bete zituztela, bai enkantean parte hartu zuten abeltzainen kopuruari dagokionez, baita salmentei dagokionez ere. Izan ere, enkantera ateratako 36 zekorretatik 27 saldu zituzten. Hego Euskal Herriko eta Espainiako hainbat tokitako —Badajoz, Burgos, Kantabria, Errioxara, Avila eta Leon— ustiategietara joan dira zekor horiek. Garestiena 7.900 euroan saldu zuten.