Odol ateraldia egingo dute bihar Aian

Mireia Galarza Bastida

Urteko azkena izango da biharkoa, Lardizabal herri eskolan. Otsailean egin zuten lehenengoa, eta bigarrena ekainean. 

Aiako Odol Emaileen Elkarteak bihar egingo du herrian odol ateraldia, 16:30ean. Otsailean egin zuten lehenengoa, eta bigarrena ekainean; bihar, aldiz, urteko azkenengoa egingo dute, Lardizabal herri eskolan. 

Hitzordu bakoitzean 31 odol emate lortu nahi izan dituzte Aian, edo gauza bera litzatekeena, 93 odol emate urte guztian. Izan ere, pandemia tarteko, odol emateetan beherakada nabarmena izan zen 2021ean, eta horri buelta emateko, herriz herri helburu zehatzak jarri zituen urte hasieran Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide