Ostegunean, ohiko udalbatzarra egingo du Aiako Udalbatzak, 19:30ean hasita. Guztira, bost gai bozkatuko dituzte, tartean 2023ko tasak eta zergak. Horrez gain, eskari eta galderentzat tartea ere irekiko dute.
Hona hemen gai zerrenda:
1.- 2022ko uztailaren 28an egindako batzarraren akta onartzea.
2.- Urola Kostako Udal Elkarteko Estatutuen 18. artikuluaren aldaketa onartzea.
3.- Kreditu aldaketa onartzea.
4.- 2023ko taxi tarifen onarpena.
5.- 2023ko Ordenantza Fiskalen aldaketei hasierako onarpena ematea.
6.- Eskariak eta galderak.