'Paz' komikia aurkeztu dute Etxeberria anaiek Garoa liburu dendan

Amaia Urbieta Arruti

Etxeberria anaiak liburua aurkezten Garoa liburu dendan. (Garoa)

62 egilek sortutako istorioak biltzen ditu Paz komiki kolektiboak, eta horien artean da Aiako bizilagun Xabier Etxeberria idazlea.

Lehen aldiz parte hartu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek komiki kolektibo batean eta, hain zuzen ere, ostiralean aurkeztu zuten emaitza Garoa liburu dendan. Paz izeneko komikiak 62 egileren errelatoak biltzen ditu, eta horien artean dago etxeberriatarrena.

Angoulemeko (Frantzia) komiki jaialdian luzatu zieten zarauztarrei proiektuan parte hartzeko proposamena. Ateratako irabazi guztiak Ukrainako gerrako errefuxiatuen alde lanean dabiltzan Mugarik Gabeko Medikuak elkartera bideratuko dituzte. Serendipia argitaletxeak plazaratu du lana, eta crowfunding bidez bildutako diruari esker finantziatu dute proiektua.

Antimilitarismoaren eta bakearen bueltako gaiak landu behar zituzten egileek, eta etxeberriatarrek hautatu zuten XVII.-XVIII. mendeko Frantziako duelu baten istorioa kontatzea. Elkar errebolberrarekin seinalatzen jarri zituzten bi pertsonaia, eta ondoren gertatutakoak gerraren zantzuak erridikulizatzea du xede, umorea ardatz hartuta. "Alegato pazifista" egin nahi izan dute, Xabier Etxeberriak azaldu duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide