Aiarrek datorren astearen hasieran izango dute odola emateko aukera. Izan ere, astelehenean, hilak 24, jarri du hitzordua Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.
Ohi bezala, Lardizabal Herri Eskolan egingo dute odol ateraketa, arratsaldez, 16:30etik 20:30era.
Urteko azken hitzordua izango da, eta informazio gehiago eskuratzeko edo zalantzak argitzeko, 900-30 34 04 telefono zenbakira deitu daiteke.