Aiako Ibarrola Goikoa baserriko Testaje Zentroan arraza anitzeko ganaduen hemeretzigarren enkantea egingo dute urriaren 23an, igandez. Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte enkante horretan: limusin, pirenaika eta blonda. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere limusin arraza enkanteratuko dute.
Jardunaldiari 11:45ean emango diote hasiera, aurkezpenarekin, eta 12:00etan enkanteari ekingo diote.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euroko gehigarria aplikatuko diote administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa eta abar).