Txalo Produkzioak ekoiztetxearen obra Aian eskainiko dute gaur gauean, Probalekuan, 22:30ean hasita. Bertaratu nahi duenak eta sarrerarik ez duenak, Internetez eros ditzake, baina baita leihatilan bertan ere. 21:30ean zabalduko dute hori.
Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, hiru aktore igoko dira oholtzara: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.