(Argazkiak: Ihintza Elustondo)
Eguraldi ederrak lagunduta jende multzoa batu da zen igandean Hernioren magalean, Zelatunen. Ohiturari segituz, iraileko igandeetako lehen erromeria egin zuten Zelatungo borden inguruan. Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun trikitilariek jarri zuten musika, eta dantzara animatu zenik ere izan zen.
Hil honetako datozen hiru igandeetan ere ez da erromeriarik faltako Zelatunen. Honako trikitilariak ariko dira erromeria girotzen:
- Irailak 11: Laja eta Lutxurdio.
- Irailak 18: Ansorregi eta Larrañaga.
- Irailak 25: Izer eta Alabier.