Aurkeztu berri dute Euskal Herriko XII. Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia. Behin-behinekoa da, baina okerrik ezean, zirkuituko lehen proba irailaren 4an egingo da, Igantzin (Nafarroa), eta urriaren 29an Aiako II. Mendi Duatloiaren txanda izango da.
Ordurako zirkuituko zortzi proba jokatuak izango dira, tartean baita Euskal Herriko txapelketa ere, urriaren 8an Adunan (Gipuzkoa). Azken proba Igartzan (Gipuzkoa) egingo dute, azaroaren 26an.
Zirkuituaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, izena kirolprobak.com atarian eman behar da.
Aian iaz egin zuten aurrenekoz mendi duatloia; Andatza auzoan jokatu zen, Aristerrazuko plazatik abiatuta, eta 1o0 lagunetik gorak parte hartu zuen.