San Donato eta San Lorentzo jaiak ate joka dira Aian, eta bi urteko etenaldiaren ondoren, indarberrituta iritsiko dira aurten. Izurriteak areagotu egin du festarako gogoa aiarren artean, eta ekitaldiz betetako sei eguneko egitaraua aurkeztu du festa batzordeak. Aurten, gainera, belaunaldi aldaketa gertatu da jai batzordean, eta lekukoa hartu dute gazteek, antolaketa guztia beren gain hartuz. "Udalak guri eman digu festak antolatzeko eskumena eta gu arduratu gara produkzio lana egiteaz: egitaraua prestatu, taldeak aukeratu, beraiekin harremanetan jarri, egunak zehaztu... Oso lan interesgarria izan da, eta gustura gaude emaitzarekin", azaldu dute.
Hala, 17-26 urte bitarteko 20 lagun inguru aritu dira festak antolatzen. "Adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak prestatzen saiatu gara. Nabaritu dugu festetarako irrikaz daudela aiarrak eta denen gustuko jaiak antolatzea izan da gure helburua", adierazi dute.
Egitaraua
GAUR, OSTIRALA
17:00. Txosnaren irekiera.
17:30. Zunba emanaldia adin guztietako herritarrentzat.
19:00. Txupinazoa jaiei hasiera emateko.
Jarraian. Kalejira buruhandiekin.
Ondoren. Trikipoteoa Izer eta Alabier trikitilarien eskutik.
21:30. Herri afaria, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
BIHAR, LARUNBATA, GAZTEEN EGUNA
11:30. Ume handientzat jolasak.
14:30.Paella lehiaketa herrikoia. Sarrera 10 euro kostako da eta festetako kamiseta emango dute opari. Paellek 14:30erako eginak egon beharko dute. Antolatzaileek arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa jarriko dituzte. Parrillak ere piztuta izango dira haragia eraman nahi dutenentzat. Dena dela, talde bakoitzak bere sua, kazuela eta paella prestatzeko behar dituen osagaik eraman beharko ditu.
16:30. Kukaña eta ur jolasak.
18:30. Elektrotxufla.
22:00. Kontzertuak: Brigade Loco, Rotten XIII eta Kulto Kultibo.
ETZI, IGANDEA, SAN DONATO EGUNA
07:00. Diana herriko kaleetan.
07:30. Gaupaseroen argazkia.
09:30. Aiako Bolo Txapelketa. Izen-ematea egunean bertan egin beharko da.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
13:00. Desgaraian taldearen kontzertua plazan, bermut berezien dastaketarekin.
16:00. Mus Txapelketa eskola berrian.
17:00. Trikitixa Txapelketa herriko plazan.
19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
22:30. Bertso jaialdia. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Iñaki Gurrutxaga.
00:00. Ithaka eta Zelanda taldeen kontzertua.
ABUZTUAK 8, ASTELEHENA, UMEEN EGUNA
09:30. Diana herriko kaleetan zehar ezustekoarekin.
11:00. Haurrentzat jolasak.
14:00. Familien bazkaria.
17:00. Disko Festa Arimacool taldearen eskutik.
18:30. Kalejira herriko kaleetan barrena herriko buruhandiekin eta Zarauzko erraldoiekin.
Ondoren. Disko Festaren jarraipena.
23:30. Gozategi taldearen kontzertua.
Jarraian. Festak herriko txosnan jarraituko du.
ABUZTUAK 9, ASTEARTEA
11:00. Sardin-jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat Sapo-Toka.
16:00etatik 19:00etara. Gaztelu puzgarriak.
17:30 hasita. Izar Haitz garagardoaren dastaketa.
19:30. Kalejira herriko kaleetan zehar buruhandi eta trikitilariekin.
Bitartean. Plazan, Broken Brothers Bass Band taldearen saioa.
22:00. Korrontzi eta Oinkari ikuskizuna dema plazan.
Ondoren. Kontzertuak: Lukiek, Rodeo eta Maixa eta Malakias.
ABUZTUAK 10, ASTEAZKENA, SAN LORENTZO EGUNA
07:00. Diana herriko kaleetan.
07:30. Gaupaseroen argazkia.
11:00. Meza nagusia.
12:00. Pilota partidak. Emakumezkoak: Arrizabalaga-Agirre, Aldai-Gamienderen aurka. Gizonezkoak: Bengoetxea-Albeniz Orbegozo-Pascualen aurka.
Ondoren. Herriko adinekoei eskainitako bazkaria.
17:30. Herri-kirol jaialdia.
- Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa: Gorka Emazabel Yunta, Gorka Etxeberria Ikutza, Unai Goitia Goitiandia eta Josu Urbieta Arruti.
- Gipuzkoako Kintopekoen Harri-jasotze Txapelketa. Parte-hartzaileak: Imanol Royo Lartain, Manex Zubizarreta Esnal eta Iraitz Arruti Artetxe.
- Aizkolariak: Iker Vicente eta Mikel Larrañaga.
- Gipuzkoako Txinga Txapelketa: Andoni Iruretagoiena Lertxundi, Jabier Urresti Quinteiro, Jon Unanue Alberdi, Xabat
Olaizola Arizti eta Aitzol Urkiza Osa.
Ondoren. Kalejira buruhandiekin eta trikitilariekin.
Jarraian. Fan & Go taldearekin erromeria.
22:30. Kopaz Kopa antzezlana.
Ondoren. Fan & Go.
01:00. Traka zaratatsua.
Jaiei amaiera emateko. Fan & Go taldearekin erromeria.
Handik aurrera. Txosnan, Happy Hour