18 zekor saldu dituzte Aiako Testaje Zentroko azken enkantean

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 27a, 12:47

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Salmenta-itxaropenak bete ditu Aiako Testaje Zentroko XVIII.enkanteak.  Zekorrak estatu osoko ustiategietara bidali zituzten, garestiena 5.800 eurotan salduta.

Euskal Herriko beste txoko batzuetara bidali dituzte Aiako zekorrak, baina estatu mailan baita Toledora, Avilara, Badajozera, Kantabriara, Salamancara eta Soriara. Limusin eta Pirenaika arrazetako haragitako idisko ugaltzaileak salerosi ziren bertan, RJ eta RP ugaltzaileen Limusin arrazakoekin batera.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide