Hemezortzigarrenez egingo dute arraza anitzeko enkantea datorren astean Aian, uztailaren 24an, igandearekin. Bertan haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusina eta Pirenaika. Limusin arrazako RJ eta RP ugaltzaileak ere bai.
Aiako Testaje Zentroan egingo dute enkantea. Aurkezpena 11:00etan izango da, eta ordubete beranduago, berriz, hasiko da enkantea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, animalia bat erosten duenari 50 euro kobratuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik –agiria, gutun genealogikoa, etab. emateagatik–.