Elkano Itsas Herria Aian izango da ostiraletik igandera

Mikel Eizagirre

Argazkia: Aiora LarraƱaga

Irekiera ekitaldia ostiralean izango da, uztailak 15, 19:30ean. Larunbaterako ibilbide gidatua antolatu dute, eta erakusketa egunero egongo da herriko plazan.

Elkanoren mundubiraren 500. urteurrenean Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Euskal Museoak garatutako ekimena Aiara dator ostiraletik igandera bitartean. "Euskal Herri osoak itsasoarekin duen harremana berreskuratzea" du kultur ekintzak helburu. 

Egitaraua

Ostirala, uztailak 15

  • 19:30: irekiera ekitaldia Rafa Zulaika (Elkano Fundazioko Kidea) eta Jon Maia eta Eli Pagola bertsolariez lagunduta.
  • 16:00 - 21:00 erakusketa herriko plazan.

Larunbata, uztailak 16

  • 10:00-14:00: Juan Sebastian Elkano eta Laurgain uztartzen dituen kontuak entzunez, ibilbide gidatua 11:00 - 20:00 Erakusketa herriko plazan.

Igandea, uztailak 17

  • 11:00 - 20:00: erakusketa herriko plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide