Ekainaren 16an egingo dute San Joan bezperarako lehen entsegua Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 30a, 12:06

San Joan bezperan suaren bueltan dantza egingo dute aiarrek herriko plazan.

Izurritearen eraginez eten zen ohitura berreskuratuko dute aurten Aian, eta San Joan bezperan, ekainaren 23an, gauean dantza egingo dute suaren bueltan herriko plazan. Horretarako, bi entsegu egingo dituzte aiarrek: lehena hilaren 16an, ostegunean, eta bigarrena, ekainaren 21ean, asteartean. Bi saioak frontoian izango dira, 19:00etan hasita, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide