Nahi Eizmendi aiarrak Oiartzungo XXXVIII. Pala Txapelketa irabazi du, gomazko pilotarekin. Larunbat goizean jokatu zuten finala, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Eizmendik Ekhiñe Balerdi usurbildarra izan du bikote txapelketan, eta, finalean, 25 eta 21 menderatu zuten Alegiko Agirrek eta Muruak osatutako bikotea.