Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako itzulerako partida jokatu dute Aiako palistek asteburuan Errenteriaren aurka, hango Agustina Otaola pilotalekuan. Joaneko partidak 3 eta 0 irabazi zituztenez, abantaila zuten aiarrek. Oraingoan, 1 eta 2 gailendu dira, eta beraz, 5 eta 1 izan da emaitza orokorra. Horrenbestez, txapelketan aurrera egin dute, eta gomazko paletako final laurdenetarako txartela eskuratu du Aiak.
Aldalurrek kantxa osoan jokatu du, buruz buru, eta 6 eta 20 irabazi du partida. Aranberrik eta Azpiazuk binaka neurtu dituzte indarrak, eta 20 eta 19 galdu dute. Lizasok zazpi koadro barruan buruz buru neurtu ditu indarrak, eta 17 eta 20 nagusitu da.
Final laurdenetan, Donostia izango du aurkari Aiak. Etxean jokatuko dute kanporaketa horretako lehen neurketa.