Amilibia 2:14:30 markarekin gailendu zaie aurkariei 21 kilometroko ibilbidean, eta hunkituta azaldu da helmugan, 51 urterekin beste behin "gazteen aurretik" ibiltzea lortu duelako. Banakako lasterketaz gain, bikote mistoena ere egin dute, eta aiar eta oriotar ugari izan da bietan. Hemen klik eginda ikus daitezke XVII. Pagoeta Mendi Lasterketako argazki guztiak.