Oraindik zabalik dago Aiako Emakumezkoen Lau arroako Harri-jasotze Txapelketan izena emateko epea

Aitziber Arzallus

Ekainaren 5ean, igandez, Emakumezkoen Lau arroako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Aian, eta parte hartu nahi dutenek ostiralera arteko epea dute izena emateko. Gipuzkoako Herri Kirol Federaziora jo beharko dute inskripzioa egiteko, 688 692 879 telefono zenbakira deituta edo herrikirolak@kirolak.net helbidera idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide