Gabino Gonzalez Txabarri aiarra omendu dute Zarauzko XX. Garagardo Azokan

Aitziber Arzallus

Gabino Gonzalez Txabarri aiarra, eskuinean. (Juan Luis Romatet)

Zarauzko Rugby Taldeak Gabino Gonzalez Txabarri aiarra omendu du Zarauzko XX. Garagardo Azokaren irekiera ekitaldian. Alustiza autobus enpresako kidea da Gonzalez Txabarri, eta urteetan klubeko jokalariekin hara eta hona dabilelako egin diote aitortza.

Bi urteko etenaren ostean, Zarautzen Aste Santuko tradizio den Garagardo Azoka normaltasunez egingo dute aurten. Atzo, Munoako karpa zabaltzerako, jendetza zegoen sartzeko zain. Dena dena, oraindik izango da aukerarik, azokak astelehenera arte jarraituko baitu martxan.  

(Argazkia: Juan Luis Romatet)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide